
Haurren kontrako sexu-abusuei buruzko jardunaldia
Aurkezpena
Haurren kontrako sexu-indarkeria maiz ezkutuan geratzen den indarkeria-mota bat da. Eskuragarri dauden ikerlanen arabera, prebalentzia bost haurretatik bat da Europan, eta erasotzailea biktimaren inguruko norbait da kasuen % 60an baino gehiagoan. Ondorioen larritasuna faktore askoren mende dago, baina biktima askok urteak ematen dituzte isilik, laguntzarik jaso gabe.
Sarritan, haurrekin lan egiten dutenek edo haurrekin egoten diren beste pertsona batzuek ez dakite nola detektatu horrelako egoerak, eta, konturatzekotan, ez dakite nola lagundu, edo gainezka egin eta beste alde batera begiratzen dute.
Jardunaldi honetan, detektatzeko tresnez eta ondorioez hitz egingo dugu, eta haurren kontrako-sexu indarkeria dagokion testuinguru sozial eta politikoan kokatuko dugu.
Helburuak
- Sexu-indarkeria testuinguru sozial eta politikoan kokatzea.
- Haurren kontrako sexu-indarkeriari buruz sentsibilizatzea.
- Haurren kontrako sexu-indarkeria detektatzeko tresnak ematea.
- Sexu-indarkeriak epe luzera dituen ondorioen berri ematea.
- Haurren kontrako sexu-indarkeria landu dezaketen profesionalen sare bat ehuntzen hastea.
Hizkuntza: gaztelania
Hizlariak
Pepa Bojó: psikologoa
Idoia Artuzamonoa: gizarte-hezitzailea
Nagore Pérez: aholkulari eta ikertzaile feminista
Lekua: Noski! liburu-denda, Foru plaza 5, Errenteria
Eguna: ekainaren 8an, 10etatik 13:30era eta 15etatik 16:30era
Egitaraua
10-10:30 Harrera eta ongietorria
10:30-12 Nagore Pérez: Sexu-indarkeria indarkeria politikoa da
12-13:30 Idoia Artuzamonoa: Haurren kontrako sexu-indarkeria detektatzeko tresnak
Bazkaltzeko atsedenaldia
15-16:30 Pepa Bojó: Sexu-indarkeriaren ondorioak epe luzera eta EMDR teknika
Agurra
Hartzaileak: irakasleak, osasun-etxe, gizarte-zerbitzu eta ikastetxeetako langileak, psikomotrizistak, haurrekin hainbat esparrutan lan egiten duten pertsonak (eskolaz kanpoko jarduerak, kirola…) eta gaia interesatzen zaion edonor.
Leku-kopurua: 20 lagun
Antolatzailea: SUGE aholkularitza feminista
Informazio gehiago eta izen-emateak: info@suge.eus
Izena emateko azken eguna: maiatzak 31